
David:
Hebreerako Dawidh-etik dator. Batzuen iritzian ´maitatua´ adierazten duke eta beste batzuen ustez ´buruzagia´ esanahia duen asirioko hitza dateke. Dabid, juduen bigarren erregea, oinarrizko pertsonaia da haientzat eta kristauentzat, Jesus haren familian sortu baitzen. Arrunt ezaguna da Goliath erraldoia garaitzeagatik. Jaia abenduaren 29an da. Aldaera: Dabi (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: David (gaz. eta fr.).
Oharra: Hemen biltzen diren izenak Onomastika batzordeak emandako irizpen eta gomendioak dira. Bestalde, izen askoren azpian ematen diren argibideak izenaren jatorriari buruzko azalpen osagarri hutsak dira.
Koldo:
Germaniar etorkia zuen Clodovicus izen latinotik dator. Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Koldobika proposatu zen, baina egun Koldo ohikoagoa da. Hau izan zen 1938an euskal izenak debekatu zirenean aipatzen ziren hiruretako bat: "los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista". Ikus Luis.
Izen Honek asko gustatzen zait; oso arrunta delako euskal herrian. Eta oso polita da.
Gainera Euskal izena da eta oso interesgarria da izen honen istorioa. Ez nekien koldoren izena Luis da gastelanian, baina nire izenaren jatorria, badakit zer jatorria zeukan.




